Maite ditut maite egunak nere lagunekin ospakizunetan
Maite ditut nere lagunak ahazten ez nauten egunetan
Maitasuna lehenengo unetan, lehen kanutoa frontoian, lehen mozkorrak txosnagunetan
Eskola umetan, atzoak biharamunetan.
Maite ditut gure bazterrak xoko ederrak gaua heldu denean
Maite ditut zure izterrak forma naturala hartzen dutenean
Maite ditut okerrak zuzenean, pentsamendu ankerrak barrenean,
eta maite ditut liderrak baina isiltzen direnean
Maite ditut manifak barrikadak, gazteen harrikadak, hasi harrika ba
Hitza ebatsi zaionari geratzen zaion lekua karrika da
Liderrak ixilik erregeak zintzilik… maite dut pasa den denbora
Maite dut erdigunea hankaz gora eta periferia bizirik
Maite dut pentsatzea bat dela eta ikustea direla bi
Esna egotea denak lo direlarik
Maite dut ziria zintzo eta garden, hiria kanpo eta barren
Liliak ze usain dakarren, maite familia ez hautatu arren
Nik maite dut zinez maite nik…
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut betidanik
Nik ere maite dut bizioa, bizioak dakarren desioa
Desioen baitako pasioa eta pasioaren inperfekzioa
Maite dut zerua delarik laino, iluna argia baino
Maite hezurrak haragiarekin eta haragia hezurretaraino
Maite dut lokartzea berant jeikitzea goizik ez dakit noiztik
Idaztea nere eran eta egitea hegan gauerditik goiti
Egia gordina ez gezur polita, poliki egina ez presa jarrita,
estu lortua ez tita, eskuz sortua ez makinen tinta
Besteentzat direnak arrotz, nigana datoz eta ez adarra joz
Nahiago askoz eta ez lastoz bete diren hitzak ahoz
Nik maite ditut pertsona bitxiak beraien pena eta poz
Maite eztabaidak eta iritziak nahiz eta ez egon ados
Maite dut festa usaina, plan perfektua ez dena bikaina
Askotan erdia batzutan bik aina, askotan begia batzutan ezpaina
Zaharren jakintza dohaina, gazteen hitza oraina
Askatasuna, bizitza, ez baldintza eta ez baina
Nik maite dut zinez maite nik…
Agian ez dira niretzako
Batzuk ez dira betirako
Baina maite ditut betidanik