Dena hasi zen hamabi urteko haur baten inozentziatik.
Ene bakea ateratzen nuen hitzaren biolentziatik.
Eman nahi nion bitatik,
egiten nuen nigatik…
Jaso dudanaren laurdena ematen badut pozik noa ni haatik.
Hoien ligatik ihes egin nuen alferrik dira Top Tenak.
Orenak igaro ditut berdin zait zein diren hoientzat onenak.
Omenak heien buruari,
ordenak kanpo munduari.
Nora noan ez dut hain argi baina ez dit ihes egingo trenak.
Mantendu ala aldendu…
Ez kendu ala hartzen dut…
Hilik nahi nauzue aizue ez naiz oino zendu !
Lausenguz lausengu ez naiz ibili
hamaika lili erabili dituzte nahiz ta gero ximeldu.
Sare tipo patetiko hoiekin ez dut bat egingo,
arketipo batek ito ditu ta bizi dira berarekiko.
Ni ez naute beraiek hilko,
erran arte erraiek kito,
jada ez dakit nork duen egia ta zer bilakatu zaien mito.
Eraso ezkero gaur’e nik eginen diet aurre,
ateraiak ditut lau eh ! ta ez dira izan cum laude.
Herri hau ez bada ene toki « ØDEI zeren zai zaude ? »
Ez dut tiro egiten gratuitoki balak garesti daude.
Zurien artean beti gris,
hitz hutsal oro dakusat hits,
anitzek ez luke eginen hitz debalde debalde errana ordaintzen balitz.
Egurtzen nautenek ez naute beldurtzen, hala izanen zela segur zen,
jin zaitezte nigana banan bana ez bainaiz hasiko neurtzen.
Ei o ! Begiak ditut erakusleiho.
Barkatu lagunak maiz isiltasunak dio hitz askok baino gehio.
Berinetan lurruna,
begirada zurruna,
besarkada leguna…
berriz ni naiz laguna !
Zuhaitzak landatu nahi ditut nahiz ta fruiturik ez bildu,
kikildu izan naute ta orain ezin naiz isildu.
Umil gu genbiltzan,
amildu gaituzte,
berdin du zer gisan
hurbildu nahi dute.
Mintzo zaizkit batzuen klip bateko klik kantitatez,
jolasetik bizi naiz ni, jokoaz ez dakit batez.
Anabasa jasan kritika jasaz bete da plaza
harrokeriaz ez pasa noiztik masa elikatzen da kalitatez ?
Bakoitzak bere bideak, bere ideak,
familia, rapa ta euskara dira ene eremu libreak.
Askok galdetzen du zer zen,
hasiak gira gu lehertzen,
berdin zait ulertzen ez baldin banaute nik ere ez ditut ulertzen.
Jaso, eman, eman, jaso,
hoien eran erran paso,
gerran hegan zenbat lazo
baina ileran denak mantso.
Saihestua, babestua… denetarik pasa da txo !
Gaur prestua da jestua baina eskua ukatzen atzo.