Ari

Ez ditugu hautatzen sortzea ta denbora
Baina gerora hautatzen dugu zer nola ta nora
Zer tarte gutti dagon kausatik ondoriora
Oraina iraganaren ondorio da

Zazpi hilabete bete gabe sortu nintzen sorpresa
Barakaldon nindagon, ez zen izan errexa
Jaso nuen oparo maitasuna babesa
Goiz hilko naiz baina bizirik nago ez kexa

Handitu ta hazi nintzen lapurdi partean
Ahazten dituzten hiru lurraldeetako batean
Ene plazerrak uzten nituen paper artean
Barne gerrak eta herrak utz nindezaten bakean

Ta hasi nintzen idazten, besteengandik ikasten
ikasia ahazten ta berriz zerotik hasten
Akatsa dut irakaspen
Ez nintzen galtzaile baina ez nekien irabazten

Hamabi urte beteta aitzen nuen selektah
Nik ez dakit ze sektatik atera ziren Daddy jeff,
wanka ta DZeta, liberak ta pezetak,
utzi nituen ene orduko cdtan.

Ikasgelan sobera luze zitzaidan afera baliatzen nuen aukera ta galdera zen errima.
Denbora aurrera doa ez naiz orduko bera baina arkatza ta papera hartzean sentitzen dut berdina.

Ta poza nola mina eman dizkit
bitatik nik haatik nigatik ikasi dut hemen
Ainitz ikasi dut irakasleengandik
baina batzuengatik balitz ez nintzen hor izanen

Gauzak ez dira emanak entzun ditut erranak
Zuk zaindu zure lanak erraten zidan amak
Zuk zure barna aitu senari jarraitu
ta noizbait poztuko zaitu hortan saiatu izanak

Haizea ez da beti alde…
Ez gira ororen jabe…
Zergatik ari nintzen ez nekien, segitzen nuen hala’re
orain ezin dut segitu zer egiten nabilen jakin gabe

Zerura begiratzen badut lurrean ez naiz sentitzen bakarrik
Ez dut izar bat izan nahi lurrean ez da izarrik
12 urte joan zaizkit beharrik eta ba ote du txarrik
Gaur gure aroan ez da luzaroan iraun dezakeen lorpen azkarrik

Lotzen ninduten kate hoiek sortzen nituen artean ez nuen lortzen
Zigortzen nuen nik ene burua ta ene ingurua ari zen itotzen
Zenbat aldiz bihurtzen zoro pozak ta minak ezkontzen
Denborak erakutsi dit ematen den oro ez dela jasotzen

Bihotza harriz eta, harria goroldioz,
Lan hautuaren auto lan bat da hau ondorioz
Neretzat ari naiz serio
Ta pozten naiz beste inori balio badio

Maiz blokatu naiz hitz erditan eskuak izerditan,
Soluziorik ez da hiztegitan
Ta gaueko ordu ttikitan
Segitzen dut pentsatzen zer izan nahi ote dudan handitan

Bizitzaren balada boladaz bolada joan zait eta orain hitza nere bala da jada
Ikasi nahi dut hiltzen bizitzarik bada
Gorrotoak ekarri nau maitsasun istorio hontara

Rapa eta ni ni ta rapa,
tiki taka hasten naiz tipi tapa joaten banaiz hasten zait tiraka,
bi kapa sortzen ditut ez nadin zernahi bilaka,
errimak obsesio bat dira ta
Izan nahi nun pirata,
baina marinel gisa etiketatu ninduten ta kaka
etapaz etapa dator beheraka barne enbata
Lasai izenpe nezake ene partitze data

Hau ta hori erraten
Beharrik ez naizen ari maitatu dezaten
Azaletik ikusi dut zer eragin dezakeen
Minoria batentzat aritzeak ez dit lotsarik ematen

Ez pentsa balantzak egin dunik dantza nik desio nuen aldera aldiro
Autokonfiantza ez da ene xantza ta jaso dut aski tiro
Oholtzara nola igo
gu ohitu ginen ikusten plaza beteak husten baina ez dut uzten
Ta eginen nuke berriro

Sendi naizelarik desberdin
Nahiago dut enea egin
Bakoitzak nahi duena atera dadin
Ez baita beti hobea elkarrekin
Hontarako sortu nintzen ez dakit
Baina bizi naiz hau egiteagatik

Aspaldi hartu nau ni
Ez gau bat ta ez gau bi
Egin naiz zauriz zauri
Baina orain xauri xauri
Denboran hariz hari
Amets bat josten ari
Hitzak ditut opari
Segiko dut kantari