ØDEI zuzenean Ahotsenea 2022.
ØDEI zuzenean I
ØDEI zuzenean EHZ festibalean.
Ari
Ez ditugu hautatzen sortzea ta denbora
Baina gerora hautatzen dugu zer nola ta nora
Zer tarte gutti dagon kausatik ondoriora
Oraina iraganaren ondorio da
Zazpi hilabete bete gabe sortu nintzen sorpresa
Barakaldon nindagon, ez zen izan errexa
Jaso nuen oparo maitasuna babesa
Goiz hilko naiz baina bizirik nago ez kexa
Handitu ta hazi nintzen lapurdi partean
Ahazten dituzten hiru lurraldeetako batean
Ene plazerrak uzten nituen paper artean
Barne gerrak eta herrak utz nindezaten bakean
Ta hasi nintzen idazten, besteengandik ikasten
ikasia ahazten ta berriz zerotik hasten
Akatsa dut irakaspen
Ez nintzen galtzaile baina ez nekien irabazten
Hamabi urte beteta aitzen nuen selektah
Nik ez dakit ze sektatik atera ziren Daddy jeff,
wanka ta DZeta, liberak ta pezetak,
utzi nituen ene orduko cdtan.
Ikasgelan sobera luze zitzaidan afera baliatzen nuen aukera ta galdera zen errima.
Denbora aurrera doa ez naiz orduko bera baina arkatza ta papera hartzean sentitzen dut berdina.
Ta poza nola mina eman dizkit
bitatik nik haatik nigatik ikasi dut hemen
Ainitz ikasi dut irakasleengandik
baina batzuengatik balitz ez nintzen hor izanen
Gauzak ez dira emanak entzun ditut erranak
Zuk zaindu zure lanak erraten zidan amak
Zuk zure barna aitu senari jarraitu
ta noizbait poztuko zaitu hortan saiatu izanak
Haizea ez da beti alde…
Ez gira ororen jabe…
Zergatik ari nintzen ez nekien, segitzen nuen hala’re
orain ezin dut segitu zer egiten nabilen jakin gabe
Zerura begiratzen badut lurrean ez naiz sentitzen bakarrik
Ez dut izar bat izan nahi lurrean ez da izarrik
12 urte joan zaizkit beharrik eta ba ote du txarrik
Gaur gure aroan ez da luzaroan iraun dezakeen lorpen azkarrik
Lotzen ninduten kate hoiek sortzen nituen artean ez nuen lortzen
Zigortzen nuen nik ene burua ta ene ingurua ari zen itotzen
Zenbat aldiz bihurtzen zoro pozak ta minak ezkontzen
Denborak erakutsi dit ematen den oro ez dela jasotzen
Bihotza harriz eta, harria goroldioz,
Lan hautuaren auto lan bat da hau ondorioz
Neretzat ari naiz serio
Ta pozten naiz beste inori balio badio
Maiz blokatu naiz hitz erditan eskuak izerditan,
Soluziorik ez da hiztegitan
Ta gaueko ordu ttikitan
Segitzen dut pentsatzen zer izan nahi ote dudan handitan
Bizitzaren balada boladaz bolada joan zait eta orain hitza nere bala da jada
Ikasi nahi dut hiltzen bizitzarik bada
Gorrotoak ekarri nau maitsasun istorio hontara
Rapa eta ni ni ta rapa,
tiki taka hasten naiz tipi tapa joaten banaiz hasten zait tiraka,
bi kapa sortzen ditut ez nadin zernahi bilaka,
errimak obsesio bat dira ta
Izan nahi nun pirata,
baina marinel gisa etiketatu ninduten ta kaka
etapaz etapa dator beheraka barne enbata
Lasai izenpe nezake ene partitze data
Hau ta hori erraten
Beharrik ez naizen ari maitatu dezaten
Azaletik ikusi dut zer eragin dezakeen
Minoria batentzat aritzeak ez dit lotsarik ematen
Ez pentsa balantzak egin dunik dantza nik desio nuen aldera aldiro
Autokonfiantza ez da ene xantza ta jaso dut aski tiro
Oholtzara nola igo
gu ohitu ginen ikusten plaza beteak husten baina ez dut uzten
Ta eginen nuke berriro
Sendi naizelarik desberdin
Nahiago dut enea egin
Bakoitzak nahi duena atera dadin
Ez baita beti hobea elkarrekin
Hontarako sortu nintzen ez dakit
Baina bizi naiz hau egiteagatik
Aspaldi hartu nau ni
Ez gau bat ta ez gau bi
Egin naiz zauriz zauri
Baina orain xauri xauri
Denboran hariz hari
Amets bat josten ari
Hitzak ditut opari
Segiko dut kantari
Terapia
Aurkezten dizuet nere terapia Alkimia, Alkimia…
Drilla da euskaraz jantzia,
begira, ni ez naiz yankeea
hau da azken baten
jaten ematen ez didan jakia
hitzak, zenbakiak… nik eztakit zenbat ia.
Zergatiak sortu dizkit ebakiak aurkezten dizuet nere terapia.
Badut aski laino eta ekaitz nere barrura begira,
ez dakit beti nabilen garaiz han berandu da hemen goizegi da,
nik ere maiz gaitz bilakatu dut ene desira,
ni errateko prest naiz entzuteko prest al dira?
Erabakiak erabaki, bakoitzak bere karga daramaki
ta bihozdun gizaki bat izaki ni ere egiten naiz bi zati.ç
Dudati nabila lubaki bila…mila aldiz erran diot “aio”
usu mintzo natzaio entzun ezin nauen bati.
Irekitzen dut azala nahi dunak dasta nazala,
hitzak bala balira bezala doaz hala ahal dunak segi ditzala.
Maiz da presio ta obsesio zer den tradizionala,
ez nahasi alienazio ta aniztasun kulturala.
Eta oraindik, nola hala…
ez da ordainik, normala !
Ez da orain nik, orbainik nahi dudala
baina hobeki hartzeko nik guzia bota behar dut ala?
Ez uste zerupe honetan oro denik musutruke.
Guk’e bertute gutxi dugula erranen nuke.
Ez jakintsu ta ez ilustre, zintzotasuna urtez urte
guk hitzak idazten ditugu ta hitz horiekin irakurtzen gaituzte.
Boom bapa, drilla, trapa… aberasten ari zaigu mapa
bi mila hogeita bata bada data…
alta hogei urteko beranta daukagu jada berandu da ta
baina, kanta! Ez dadin ahots berririk falta.
Dagona entzunik, ez erran honek zentzunik ez dunik
airera doan sputnik batek bezala mugarik ez dut nik.
Barka ez badut ulertzen tutik
baloreei atxikita zutik
garaiari heldu nahi diot eskutik
Kritika nazatela lehen testutik.
Badut aski laino eta ekaitz nere barrura begira,
ez dakit beti nabilen garaiz han berandu da hemen goizegi da,
nik ere maiz gaitz bilakatu dut ene desira,
ni errateko prest naiz entzuteko prest al dira?
Drilla da euskaraz jantzia,
begira, ni ez naiz yankeea
hau da azken baten
jaten ematen ez didan jakia
hitzak, zenbakiak… nik eztakit zenbat ia.
Zergatiak sortu dizkit ebakiak aurkezten dizuet nere terapia.
Bakarrizketan
Jada ez ditut kontatzen gauak
Ez gaubelak ta ez barauak
Ahantzi ditut arauak
joan dira hogeita lauak
Bakarrizketan…
Ene burua gelditzen ez bada
Nahiago denbora geldiarazi
Gehiegitan ahazten nauen aita bat
eta oroitzen ez nauen amatxi
Ez dut kontatzen deusik nahitara
Monentu batez hobe ahantzi
Nahiago dut bildu ene baitara
Ta paper baten idatzi
Jada berdin zait ez badira zai
Horrenbeste sai kritika epai
badabil nunahi ez dut jakin nahi
Nigandik ihesi zer doan
Ez dut uste ai hainbeste dohai
dudanik orai ez dut nehor zai
ulertzeko gai izan nahi dut bai
Zerengandik ihesi noan
Sabaia ari da aldentzen
Lurrean nago etzana
Nahiz ta hunek nauen asetzen
Ez da nere ogia ez lana
Zaila da isilik mantentzen
ez delarik argiki errana
Ez digute guzia kentzen
Baina ezer ez da emana
Parean ezarriz bi begi aurpegiz-aurpegi erraidazu neri
Malkotan igeri gehiegi egiteagatik nagoela eri
Erraidazu errautsei begira
Noiz den gezur eta noiz egi
Gauzak berant iristen dira
pertsonak badoaz goizegi
Eta ez dut kontatzen deus berri
agian ni joanen naiz bihar
bizitzan egin dut aski nigar
hiltzen banaiz egizue irri
Jada ez ditut kontatzen gauak
Ez gaubelak ta ez barauak
Ahantzi ditut arauak
joan dira hogeita lauak
Bakarrizketan…
Egunak ez doaz luze gauak gelditzen dira motz
Gehiegitan apainduak amorruz eta biraoz
Ez dute minik eman nahi mina askatzera datoz
Min ematen badizute zure problema da ados?
Batzutan nabil jo ta ke
beste batzutan J&B
Nahasi zaizkit goi ta behe
hemen hitzik ez doa jo gabe
Puzzlea osatuz eraikiz landuz
baina egunero pieza bat galduz
Bihotz bat ez da neurtzen eman dituen taupadetan
Esperantzaren lautadetan
gu ere banatu ginen lau taldetan
igaro arren gaua bertan
sentitu arren lauak betan
berriz kolpatzen banau zertan sinetsi bere arauetan
Jada ez ditut kontatzen gauak
Ez gaubelak ta ez barauak
Ahantzi ditut arauak
joan dira hogeita lauak
Bakarrizketan…
Ghettotan
Zilo gehiegi dut hegotan
Ez dut sinesten egotan
Lelotan oinarritutako lerrotan
Ikusiak ditut lehen hortan
zentroan dabiltza lehengotan
Harresiak eraikitzen Legotan
Nola ez hasi harrika karrika ez da egiten bulegotan
Aldiro astiro datozkit askotan
Ghettotan ez delako giro
Arreba-anai dira ene gogotan ta gugana nator berriro
Ez dut eskas izan eskolarik
Etxetzat ez dut etxolarik
Klipetan ez dugu pistolarik
Baina hoien alde egiten dut tiro
Erran, argi
Gerran ez da jokatzen garbi
Egon, adi
Nehor ez da guretzat ari
Ulertzeko ez al dira gai bi
Herri ttiki hunetan gaindi
Gutariko jotzen ez dituztenekin
Identifikatzen naiz ni
Zuen kanapeetaraino iritsi da zalaparta
Barka baina zer egin duzue ez dadin zarta ?
Bakoitzak du marka
Bakoitzak jokatzen du bere karta
Nere inguruan ikusi dut ezjakintasuna zein den ausarta
Tinko
ariko naiz zintzo
Kito
Jada ezin naiz ixo
Zenbat mito aitu dituzten ez dakit baina beti berdinari so
Usutan galdera dut berberak al diren mintzo
Batzutan hobe da joan ertzera entzun eta ixo
Ze kolore gutti dituen zuen paletak
Lehen hesiak ziren orain paretak
Berdintasunean sinestea zaila
Ikusirik gure inguran dugun arrazismo maila
Ahantzi preferentziak
erreberentziak
Erre ditzagun erre herentziak
Ez dira berdinak erreferentziak
Periferien mugimendu horretan zentrotik aldendu
ginen eta hor segitzen du
erresistentziak
Harrera herri zinena dena da itxura eta zinema
Beti batzueri deus besteeri dena
hori al da oino gure dilema
Azpikulturatzat eta inkultotzat ditu sistemak
Nik ezin ditut ulertu horiek ulertzeko gai ez direnak
Berean dirau ez ez Baiona ez da 64
Egun eta gau kulturen bidegurutze da hau
Baztertuek
ez-ulertuek
sistemak lehertuek
ez dutenek ahalik
Zergatik ez dute aterik zabalik ?
Anartean gurutza ditzagun errimak
Ostatuteilatupe berean hartzen du ezinak
Ohartu, onartu ez garela hain desberdinak
beraien paretak eta etiketak ez dira guretzat eginak
Zu
Zu bai zu
zu ta zure oasi
hortan maisu zara
gai zu zara
aldiz ez dena nahasi
Haizu zaizu baina aizu
ez zaite hazi
besteen errimak kritikatzen hasi aitzin
errimatzen ikasi
Zein zara aritzeko ateak ixten
Rap game hortan ez dut sinisten
Pizten dituzun suak faltsuak dira
ez dira kera iristen
Konplexuak ez al dizu eragiten ?
Ta mezuak hobe horrela ez irten
Gainetik ibiltzeak besteak txikitzeak ez zaitu handiago egiten
Sosa, Villak, klipak, auto garestiak…
Matxista xenofoboak dira zure abestiak
Ez dakit pentsatzen duzun diozuna edo besteei entzuna den
baina ez duzu bi aldiz pentsatzen erraten duzuna
Egurtu, beldurtu
Ahal dela beste guziak makurtu
Ez puztu, hain justu
Horrela mintzo dena hobe mutu
Antisistema zinena eskema da aldatu dena ze pena
orain zarena da sistemaren produktu
Zuk utzi zure meza, kexa errexa… egin baina ez epaitu
Zure ametsa prentsa bada hobe hasi aitzin amaitu
Aitu, erasoa bada zure babesa
Ahantzi estresa, presa rolexa…
Denborak zure lekuan jarriko zaitu
Neri berdin zait zenbat like dituzun
horrekin norbait izan nahi baduzu
Zure mirailan zilbor bat ageri da
Ez da hain zaila konplexuak mintzo dira
Zu eta zure burua
Zu omen zara burua
zu ta zure ingurua
askoz handiagoa da mundua
Zu eta zure eroa
Zu ez bazaude ez doa
Zu eta zure geroa
Hegoak moztu dizkizu hegoak
Oroituz ahantzi
Ez nintzen lehena eskolan
Ez nintzen lehena idazten
maite ez dudana ikasten izan dut nahiko lan
Isolatzen naiz etxolan
libre hazten naiz nere kaiolan
Voldam bati bi trago eta ez dakit gehiago nor nor dan
Nor hemen nor han
nor sobran
Neri bost zer duten modan
Harritzen nau haur batzuen dantzak
Asteroko pagak bitik behin bakantzak
Markazko tixertak, galtzak, ,
Nik 18 urterekin ukan nituen lehen vans-ak
Har zak !
Balantzak desorekatu ditu gure norantzak
Larrosak saltzen ditugu ez arantzak
Baina halakorik ez du ematen baratzak
Ezin atxeman
Horrenbeste harreman galdu ditut
«salbu nik zu » saldu dizu diot neregan
Nere eran barne erruinetan noa hegan
nahiago baitut ur berria edan nahiz eta iturri zaharretik edan
Hartzekotan ezti bala ez naiz ni gai
Arazoen espiralak beti ni nahi
« Nik bai » pentsazen dut jada
ez da traba joaten bada ondoren baditut bi zai
Apaingarriak mahainean dira denetan
Baina egia azkenean tiraderetan
Pilatzen bertan
bilaketetan
Mudu bera bizi dugu bi planetetan
Bakoitza bere talaian
Bakoitza bere garaian
Iragana laudatuz nunbait oraina estali nahian
Nik ene azken bidaian
aurrez aurreko pasaian
Lasai ikusi nahi ditut zimurrak bisaian
Herio aurrez aurre ikusi dut bitan
Guttitan utzi dut nik han
Utikan
Bizi nahi dut oraina
Baina ikusten dut xoko guzitan
Amak errana zidan lehen :
« Ihes egin inbidiatik kabitik joan arren »,
Nik txoria hiltzeagatik badakit ez dudala bere hegorik izanen
Ez nintzen sortu ahalduna
Hemen bakoitzak ahal duna
Emaidazu nahi duzuna
Nahiago zintzotasuna
Dioten askatasuna
Saltzen den normaltasuna
Larrosa itxura asuna
Zer ?
Eskutan hartzen dut luma
Osatzen doa bilduma
Inoiz banaiz ezaguna
ez zait puztuko garuna
ez dut ahantziko laguna
Iraganeko jarduna
Heldu naizelako huna
guzieri esker
Ene lurretatik
Ene herria ez da 64
Honek bere horretan dirau
Nik nahiago dut enean iraun
Gauak egun dira eta egunak gau
Kulturen bide gurutze da hau
Ez lege arrotz eta ez arau
Ni ez naiz karrikan handitu baina karrikak handitu nau
Gure lurretan gure muturretan ikusi izan dut ekaitzik
Ez dut gezurrik kontatu nahi ez dakart egirik nerea baizik
Ze egin ote dut gaizki?
Rapa ene gisara eginez hara joan zait hamarkada
Ene bolada pasa da jada ez dut espero emaitzik
Nik ez ditut oinak urratzen eskuetan dut izerdia
Inor hasten bada luzatzen irensten dut hitzen erdia
Segi nahi nuke trukatzen
Ez da bukatzen errimategia
Ez dut eskola zaharra ukatzen
Dastatu nahi dut berria
Hitzekin ez dela mugitzen harririk
Gauzak berera ekarririk
Ez da gauza ez lorgarririk
Ez dut nahi oroigarririk
Ez naiz geldituko jarririk
Mihia bai ez al dute belarririk
Berdin zait cd kasetez biniloz
Mihia ez zait korapilatzen biloz
Nere paper nere hitz eta eztiloz
Barkatu ez badut aldatzen estiloz
Ene eremu libreak dira
Familia rapa eta euskara
Axola zaidan iritzi bakarra
Hau konprenitu nahi dutenena da
Orrria itzul dezakegu
Ez ote dugu aski sosegu
Selektah Suta eta Negu
Soilik nituen 12 negu
Iam Youss ta Kery eredu
Zenbat min ezin eta ernegu
Garaiak mezua erre du
Ez giten erre gu
Goizero zaintzen dute ero bat bik
Agian naizelako ero bat ni
Baina ez badoaz tenpora nik
Ez du denbora galtzeko denborarik
Hilko naiz gero
Bizi naizeno
Jainkoaren lurra hau bada jada ez dut zerurik espero
Ene ingurua ta ene burua ikusi dut gaur arte eri
Norbera bere zilborrari so ez transmisio ta ez kate begi
Kasurik egiten lekzioak eman nahi dizkidateneri
Irakaspenik onenak eskolatu gabeek eman dizkidate neri
Ene herria ez da 64
Honek bere horretan dirau
Nik nahiago dut enean iraun
Gauak egun dira eta egunak gau
Kulturen bide gurutze da hau
Ez lege arrotz eta ez arau
Ni ez naiz karrikan handitu baina karrikak handitu nau
Ze preziotan ?
Barnekaldea zein kosta
Gabiltza kosta ala kosta
Koxka bat igo da aizue erraidazue nun dago koska
Ozta ozta gabiltz inbaditzera datoz ta
Hozka egin beharko dugu edo etxetik ospa
Ttiki girenetik pasa da denetik merkatua libro denetik
Zein da esperantza gure laborantza desagertzen hasi zenetik
Dakargun pausu herrenetik ikasi dugu barrenetik
Izanetik zer gelditzen da jada galtzen ari ginen izenetik.
Ados gaurkoz diru gehiago dute askoz
Luxuzko autoz datoz ta etxeak urrezko gakoz
Aspaldi gelditu gira motz, ta hotz
Zenbatetan sentitzen giren gure herrian arrotz
Zinez betetzen al ditu bihotzak
Bling bling merkearen hotsak
Gordin bete diren moltsak
Izkin egin al die lotsak
Sosa poza ikusten dira berdin
Ze min duen bakotxak
Ezin dira jatri kakotxak
Zein gustagarria zaien, deitzen diote glamurra
Beste batzuk lur saltzaile dirua zein den makurra
Ahantzia ote dugu zein dugun epe laburra
Ez dela bizi emaile behin betoinez jantzi den lurra
Noiztik bakantzak batzuentzat dira luzeo?
Noiztik etxeak erakuslehio eta portuak museo.
Etor ditezela nahi duten bezela ordain dezatela hotela
Baina ez astebete igarotzeko bost hektareako partzela
Guk ze diglosi metamorfosi salgai dena ezin erosi
Uda negua bi dosi zibilez jantzi poliziz josi
Berdin zait egun zein bi, begira zenbat airbnb,
Ta urtean guzia geldi, ze al zizte gaizki sendi?
Joan zaigu denbora mila promotora jin dira gustora
Zelaiak betoinez bete lurra ez liteke eurotan balora
Prezio hauekin jakin nahi dut jakin gu nora goaz nora
Lurra salgai bada barkaidazu hara guk saltzen dugulako da
Eta ni orain nun nago ene barrena dut sutan
Hemen geroz ta gehiago ez ote gira bizi lur antzutan
Begirada urrunago ez da eraman behar batzutan
Baloina gurean dago ez xekatu besteen teilatutan