2zio rap taldearekin hiru disko argitara eman ondoren, 2022an «Terapia» kaleratuta ekin zion bakarkako ibilbideari Ødeik (Urruña, 1988). Hiru urte beranduago, Hendaian duen estudioa egonkorturik, «Goizegi hiltzeko» lana besapean duela, Biarritzeko Atabal aretoan itzuli berri da oholtzetara.
«Honetaz bizi nahi dut, baina ez dut nire bizia enpresa munduaren parametroetan ikusten»
Ostiralean, martxoak 21, aurkeztuko du ØDEIk, Biarritzeko Atabal gela bete jende, Goizegi hiltzeko (2025). Odei Barrosoren bigarren diskoa da, hamabost rap kantuz osatua, Ipar Euskal Herritik, euskaraz eta autoekoizpenean sortua. Bezperetan, periferiatik ezarri zaio begira parean duen panoramari.
«Batzuetan zaila egin zait nire izaera eta rap kantariaren irudia ezkontzen»
Bertso munduan ezaguna da Odei Barroso Gomila (Urruña, 1988), baina lehenago hasi zen rapean. 2zio taldearekin, 2012an plazaratu zuten lehen diskoa, eta, hiru disko geroago, bakarkako bidean abiatu zen Odei Alkimia produkzioekin, sorkuntza prozesu guztia bere gain harturik, bideoak barne. 2022an, Terapia diskoa egin zuen. Goizegi hiltzeko deituko da martxoaren 21ean aterako duen diskoa. Miarritzeko Atabalen aurkeztuko ditu hamabost kantu berriak. Kontzertua dohainik izanen da, baina lekuak aitzinetik erreserbatu behar dira.
«Batzuetan zaila egin zait nire izaera eta rap kantariaren irudia ezkontzen»
15 – Ez adiorik
Zenbat keinu gorde bi begitan, zer diferentzia bi hegitan
Ez naiz hain pobrea ni egitan zinez aberatsa bainaiz miseritan
Hitz erditan, izerditan, erantzunik ez da hiztegitan
Orain dakit antza nere konfiantza eskaini dudala gehiegitan
Orain dena da ni lehen dena zen gu
Hainbeste raplari dira aldendu
Autotunea jarri mezua kendu
Ez al da nabari gehio saltzen du
Joko hontan ez gira ariko maiz
Bihurtu nintzen ur azpiko haitz
Egiten dudana mainstream bihurtzen bada
orduan kezkatzen hasiko naiz
Nahiz ez egon hor
Norberak dezakeenez sor
Gu beraien gerran ez gira nor
Ez didate eman ez diet zor
Oino xutik dago etxola
Lehen nola ez hola ezin zen nehola
Zuenean ikasle txarrak ginen
eta eraiki dugu gure eskola
Unean dudik izan badut nik
da ez nuelako ikusten parean tutik
Ikasi dugu irauten lurrean xutik
Lur ahantzitik heldu gira ez lur antzutik
Zuentzat ez du baliorik
Hori aspalditik da hola
Neri betiko balio dit
Eta ez zait besterik axola
Oraindu nuen kario nik
Behin ezarritako errola
Gero arte ez adiorik
Sortu dugu gure eskola
Bakotxa beretik behar da denetik
ni ere enetik ttiki naizenetik
herdoildutako trenbidean noa ta ez dakizu zenbat jautsi diren trenetik
Bota zuen kantu hobetsiak
Bota zauri gainetik konfetiak
Nik nahiago ditut oraindik idatzi gabeko kaleko olerkiak
Ta ez badute ikusten iluntzen diguten bideak ze emanen liguken
Ta ez banaute ni uzten biluzten nik uste nik aina konplexu dituzte
Zuentzat ez du baliorik
Neri betiko balio dit
Oraindu nuen kario nik
Gero arte ez adiorik
Zuentzat ez du baliorik
Hori aspalditik da hola
Neri betiko balio dit
Eta ez zait besterik axola
Oraindu nuen kario nik
Behin ezarritako errola
Gero arte ez adiorik
Sortu dugu gure eskola
14 – Begietan
Ez dut zergatik hasi behar hitzaurrez
Erran zergatik hori bai eta hau ez
Nolaz diren hain egarri beraiek ezarri dituzten arauez
Zergatik prest ziren aurrez eta gurera ez ziren etorri gauez
Etxean lau baina hiru
Zer dugun gaur badakigu
Ez gira haur, zer ari du ?
Zergatik hau ? zergatik zu ?
Ubeldura duzu erhietan, begietan zenbat izu
Hemen nagoela jakizu eraman zaituenak zer egin dizu ?
Badakizu zuk’e, batzuen mina besteen poz txute
eta barneko sute hori malkoz itzaliko nuke
Bost egun bost urte bihurtu litezke kolpe truke
Etxera itzultzen utzi dizute baina zure parte bat han gorde dute
Bederen are ez erran grabe ez denik are
beste bat egiten baldin bada zure buruaren jabe
Zure begitan hutsune handi bat ikusten dut parez-pare
Badakigu aztarna uzten dutela aztarnarik utzi gabe
Begietan, begietan… ikusten dut zure begietan
Begietan, begietan… irakurri zure begietan
Jada pasa zen eguna maite kuttuna zaude mendietan
Kontatzen ez didazuna ikus nezake zure begietan
Erraidazu noiztik dabiltzan zelatan
Ze datan hautatu zuten egonen zinela faltan
Mina eta prima lerro berean dituzte soldatan
Guk ezin dugu lo egin eta nahi nuke jakin beraiek nolatan
Argazkirik burutik kendu gabe ez doa arrastirik
Hitzak niri ez zaizkit atera sobera sensiblea izaki ni
Legea kiskalirik, geratzen zaidan fedea itzali dit,
pertsona hola itzalirik atzean ezin da egon gizakirik
Igaro denbora igaro da, baineran ez dira bi trago ta
naufrago izan arte jokoan diraute eta akabo ja !
Zaurituta zatoz zeharo hemen ze aro dugun argi dago
Baina ikusten ez diren zauriek kezkatzen naute gehiago ba
Badakit elkarri kontatzen geniola dena elkarri
Baina gaur ixilik zaude eta ez dakit ondoan nola jarri
Baina zauriak nola erran zer daraman zer ekarri
Askorik ezin dizut eman tori bihotz bat eta bi belarri
Begietan, begietan… ikusten dut zure begietan
Begietan, begietan… irakurri zure begietan
Jada pasa zen eguna maite kuttuna zaude mendietan
Kontatzen ez didazuna ikus nezake zure begietan
13 – Animalia
Ikusi dut lurra zatitzen, lagunak partitzen, sendiak amiltzen
Herritar xumea isiltzen eta betiko bi uzta biltzen
Lekuko naiz, nintzen, bihar Pagolan gaur Miarritzen
Bizigabea eraikitzen eta barneko bizia hiltzen
Nik nahi nuke tokiko monetan paga,
gure laborantza eta bere ganbara,
Ustelak epaitu herri kabalkadan
Emana ez dena hartu behar ez da ba?
Itsasoan, bidasoan,
Ur tanta bat baino ez gara
Karrikan naturalki bizi ez bada
Ikastolak ez du salbatuko euskara
Gure kostan zenbat koska gazteek ospa, badatoz ta
Irautea ez zaigu gutti kosta, arimak hozka egiteko diosta
Ez dugu errez eta gure errezeta bat EHZ
Nahiago BIG eta BBK erreta itsaso izan dadin ttikien erreka
Bukatu da estu gala
Inork errex ez du ala ?
Hain bilakatu da naturala
Asimilazio kulturala
Postalen lilura
Lauburu ikurriña dena itxura
Saltzeko erabiltzen dute kultura
Garesti ordaintzen bukatu dugu ba
Urraturik, ukaturik
Ene lurra dut maite
Ebatsirik, ebakirik,
Ene lurra dut maite,
Bahiturik, zatiturik,
Ene lurra dut maite
Animalia naiz eta ene lurra dut maite
Urtero urtero uda dator bero gehitu hiru zero
Kliente elitistak dabiltza ostatutan eta gu gira haien bezero
Sasoiko lan ero prekario bat edo besterik baldin bada bego
Iparretik inbasio bat dator eta hegotik ez dugu deus espero
Neguan hilerri lo-leku ixila
Udan dena berri merzedesak pila
Lehen ziren baserri gaur luxuzko vila
Hemen herriz herri hustu da gurpila
Izarren dizdira, glamourra desira, herri xume hila
Urteetan begira egon gira tira eta orain heldu dira joan gabe bila
Ez da egoera zaildu, kezka gainera etorri zaigu,
lurra beharko ginuke zaindu baina sosa da saindu
denborak nahi baitu egon gira zai gu hemen ez da kointzidentziarik
Diruak ez du kontzientziarik eta jendeak dirua nahi du
Oroit dut usaian, herri egin nahian zebiltzan garaian
Eta orain zenbatek ez ote daukaten bigarren etxe bat Hendaian
Hemen ez gira sartzen denak baina lekua du behar duenak
Ideki ditzatela mugak eta moztu pariseko trenak
Urraturik, ukaturik
Ene lurra dut maite
Ebatsirik, ebakirik,
Ene lurra dut maite,
Bahiturik, zatiturik,
Ene lurra dut maite
Animalia naiz eta ene lurra dut maite
12 – Zenbat zero?
Hemen garaituek egiten dute historia baina garaileek idazten dute
Nerea ez da izan halako gloria baina behintzat idatzi nahiko nuke
Hau da pasioa ez hobia, nere sorkuntzen hilobia, ez da saltzen diru truke
Atxikiko dut memoria ezabatu nahi balute
Bide batzuk itxi zaizkit eta beste batzuk ideki
Azkar joan nahi badut maiz erortzen naiz emeki
Hanka nun sartzen dudan nik ere baneki
Egin dut aski pausu hor nauzu mintzo bazira barnetik
Arazorik ez dut publiko egiteko publikorik ez daukadala beti
Zer piztu zer itzali
Ze zentzu ber hitzari
Batean ez leizke zerbitza bi
Soilik izan nahi dut hitzen zerbitzari
Ikus haritan nola sarritan
diru saritan artea neurtu nahi dute ikustalditan
Pastela ebakitan
eta artistak zenbakitan
Zer daude ero?
Galdetzen didate zenbat zero?
Erantzuten diet zer da gero?
Bestela ez liteke heda edo?
Lagunek ez dute erantzuten eta ez dut etsaien deirik espero.
Badaezpada bitan begiratzen diot ispiluari goizero.
Adio mezuen glamurra
Makurra ez al da sistema lapurra
Jakintzak du Euro ikurra
Nik partekatzen dut dakidan apurra
Ez naiz jin joateko, ez dakit hasteko,
Zenbat danbateko ditudan jateko,
Nahi dudan ateko gakoa hartzeko
Bizitza zein den laburra
Amak eman zidan lurra, lurrak eman dit eskola
Ene etxola eraiki dut eta enea egiten nabil arraina urean nola,
Zauriengatik ez naiz errex hozten
Zauriei esker ikasi dut josten
Garesti ordaindu izan dut hitzengatik
Ez dut diskurtso merkerik erosten
Horren basati
Osoa errex egin da zati
Ingurua dago mesfidati
Bakoitzak berea beti daki
Soinean duena daramaki
Uste al dute ez nuela erabaki?
Ausardia behar da nola jantzi errateko biluzten ari den bati
Zer daude ero?
Galdetzen didate zenbat zero?
Erantzuten diet zer da gero?
Bestela ez liteke heda edo?
Lagunek ez dute erantzuten eta ez dut etsaien deirik espero.
Badaezpada bitan begiratzen diot ispiluari goizero.
11 – Bateko bi
Lasai joan zaite
Joaten uzteak ez du erran nahi oraindik ez zaitudanik maite
Ez itzultzeak ez du erran nahi gaur arte ez zintudanik maite
Nunbaiten gorderik ni baino hoberik ditaike
Neri doaike sua bilakatu zait ke
Zutik daudenak eroriak
ez ote daude ero biak
Berataz sekula ez fidatzeko erakutsi zidan teoriak
Ene gloriak bukatu ziren baina itzulika noriak
Inoiz bukatzen ez diren bideak
eta hasten ez diren istoriak
Gaur aitzinera bihar standbay
Gaur mixihixe artean ez dut etzan nahi
Askotan ez triste eta ez alai
Orain ezin du gero ez naiz gai
Usu izan dut ez nekiena zai
Ez bada erabaki dena ai
Ez naiz besteen ekintzen arduradun
Nere erabakiena bai
Gure bi mihi hizlariak, goizeko ordubitako hitzaldiak,
Batzutan zein ongi geratzen diren izaite ttikien hitz handiak
izarrak pizturik kandelak itzaliak, paradisuan hilak biak
Eguzkia agertu baino lehenago itsutu gintuen ilargiak
Surfistak ere huts egiten du uhaina, ez usu baina
Uste nuen ainitz nuela ez dut zuk aina
Zergatik estutu mahaina,
Utzi dizkizut, aparra eta lurgaina
Pisua hutsa Hautsontzia betea eta mihixeetan tabako usaina
Lasai joan zaite
Joaten uzteak ez du erran nahi oraindik ez zaitudanik maite
Ez itzultzeak ez du erran nahi gaur arte ez zintudanik maite
Nunbaiten gorderik ni baino hoberik ditaike
Neri doaike sua bilakatu zait ke
Zailtasuna kategori, maitasuna kate gori
Eraztuna kate lodi, erantzuna arte lori
Prest nintzelarik joateko ni berriro erraten nizun ale tori
Ez al dakit batek hori, zuk biko bat nahi nik bateko bi
Neroni galtzen nabil eleetan
Inoiz Sentitzen banaiz nagi neketan
Harrotzen dira ariketetan
Gero ihesi joateko arineketan
Ari denetan korapilatuz bat bietarik
Gaur eta bihar besteen bizkar mintzo zinelarik
Erraidazu ez zinela ari benetan
Lehenengo unean, heldua umean, segurtasunean ez da dudik
Ez erran aspaldi ez duzunik zure aldi igorri esaldi ezagunik
Estuasunean ez zenuenean mihi bazterrean erantzunik
Zenbat metafora joan ziren ondora zu lasai denborak erantzun dit
Galdetu gabeen erantzunak ditut eta erantzunik gabeko galderak
Nahiago ditut udazkeneko orbelak lorerik ez du primaderak
Bi manerak ezagutu ditut gaur nik bihar berak
Bukaerak ez du hasierarik baina bukatzen dira hasierak
Lasai joan zaite
Joaten uzteak ez du erran nahi oraindik ez zaitudanik maite
Ez itzultzeak ez du erran nahi gaur arte ez zintudanik maite
Nunbaiten gorderik ni baino hoberik ditaike
Neri doaike sua bilakatu zait ke
10 – Nun da Wally?
Etxetik atera zortziak aldera ez dakit gaur bera berriz ene zai zen
Atetik atera eta berriz berbera militarrak Maubec karrika apaintzen
Lau daude izkinan betiko errutinan, ze deseroso naizen
Milaka haur hil dituzte Palestinan eta hemen txakurrak Sinagogak zaintzen
Berak egun on nik uko beri
Ziria ez dit sartuko neri
Ahaztu komeri guziak, segi
Hauei paso kaso lekukoeri
Bi ile apaindegi, kebabak beste bi,
Eskegi dituzten panelei bi begi,
Hor ditut zai beren-beregi
Horrelakoei bai egun on deneri,
Gero PMUra, terrazan eseri kafea ta ura,
Ta hau zer dugu ba ? dena da pario kario da duda
Soldata ttikiak, desioen muga, kartoizko zatiak, sosaren kultura,
Nik kafe bat hartzen ari naiz eta jendea etxea uztera heldu da
Bakotxak bereari dale, gaur eskupekorik ez bela
Ez naiz diferentzien zale, banoala, natorrela,
Ikusten dut kale ertzean eskale bikote bat, zerupea du hotela
Erraten da ahazteko edaten dela, ba uste dut ahantziek edaten dutela
Nor ? Nor ?
Nor da nor eta nun da Wally ?
Nun ? Nun ?
Nun da Wally ? Erran nun den Wally ?
Etxegarayren garbiketa
Etxe garaiak garbi eta
Leku bat duzu baldin eta
Sartzen bazira baldintzetan
Bizirauteko ariketan
Bi urrats ta zubia
Aturrik hain urri ez du irudia
Odolez bustiak bandera guziak
Nun ote da beltz berde gorri zuria
Geltokitik geltokira,
Gaur nor doa zentzu egokira ?
Mitoak ez ote ziren erori ba ?
Orain erranen dizute « ero dira »
ero dira, ero dira…
Ez zazula egin harritua tira
Diote hiria handitu hazi da
Ta nik diot kasu filmatua zira
Lerroan jator, orduari zor, masa dago hor,
Jendeak lehenbailehen iritsi nahi luke eta autobusa berandu dator
Nork kiskali nahi du mila zor zonbiak jator lanera bidali
Autoen motor guziak itzali erran nor den nor eta nun den Wally ?
09 – Sinplea naiz ni
Ni sinplea naiz haseratik, ez ferrari ez mazzerati,
baina ez noa atzera ni, orain atera hadi !
Autoestima kate zati eta kalte bat bi
Beste aldean ez zen inor eta ni mintzo ate bati
Batek daki zer datorren ta zer doan
Ez nuen dena etxean eta maiz pena erroan
Ez nintzen lehena klasean ta ez azkena lerroan
Periferian bizi dena bazterrekoen zentroan
Ezin lur hartu ai ! nik hori dut patu bai,
azala trapugai, ez dute usatu nahi
Ez nabil pusatu zai
Ttikitan tira zidaten belarritik
Eta mihia luzatu zait
Urte anaierako galan eri, bala neri
ez igorri beti korri egin diet baladeri
Ez dut deusen faltik izan eta hala bedi
Baina gehiago utzi nahi diet seme-alaberi
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, ttikitzen naiz fite,
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek badakite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, handitzen naiz fite,
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek ez dakite
Lagun batzuk ezkondu dira ez ditut ikusten maiz
Gorriak sarri, bankuarekin ezkondu naiz
Bizi maila ta abaila mantzentzea baita zaila
Otoitz egiten dut nahita beti izan dadin otsaila
Ez naiz beti fina batzutan lehertzear
Ene egina dut lagunen mina eta zenbat negar
Ez eliza ez katexima haurtzaroan zehar
Ama nuen erregina ez nuen jainkorik behar
Ez dut nahi belarik, joaten naizelarik
Isildu banaiz jakinen duzu naizela ni
Tok tok atetik, tik tak atzetik
Aski uzta eraman dut bizitzaren baratzetik
Daudenei esku fina, besteei eskumina,
goizero negu klima, laino da zeru urdina
Sendi dut dut erruz mina, zein da hau errun dina,
Lana dut soberan eta faltan errutina !
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, ttikitzen naiz fite,
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek badakite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, handitzen naiz fite,
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek ez dakite