Bakarrizketan

Jada ez ditut kontatzen gauak
Ez gaubelak ta ez barauak
Ahantzi ditut arauak
joan dira hogeita lauak
Bakarrizketan…

Ene burua gelditzen ez bada
Nahiago denbora geldiarazi
Gehiegitan ahazten nauen aita bat
eta oroitzen ez nauen amatxi
Ez dut kontatzen deusik nahitara
Monentu batez hobe ahantzi
Nahiago dut bildu ene baitara
Ta paper baten idatzi

Jada berdin zait ez badira zai
Horrenbeste sai kritika epai
badabil nunahi ez dut jakin nahi
Nigandik ihesi zer doan
Ez dut uste ai hainbeste dohai
dudanik orai ez dut nehor zai
ulertzeko gai izan nahi dut bai
Zerengandik ihesi noan

Sabaia ari da aldentzen
Lurrean nago etzana
Nahiz ta hunek nauen asetzen
Ez da nere ogia ez lana
Zaila da isilik mantentzen
ez delarik argiki errana
Ez digute guzia kentzen
Baina ezer ez da emana

Parean ezarriz bi begi aurpegiz-aurpegi erraidazu neri
Malkotan igeri gehiegi egiteagatik nagoela eri
Erraidazu errautsei begira
Noiz den gezur eta noiz egi
Gauzak berant iristen dira
pertsonak badoaz goizegi

Eta ez dut kontatzen deus berri
agian ni joanen naiz bihar
bizitzan egin dut aski nigar
hiltzen banaiz egizue irri

Jada ez ditut kontatzen gauak
Ez gaubelak ta ez barauak
Ahantzi ditut arauak
joan dira hogeita lauak
Bakarrizketan…
Egunak ez doaz luze gauak gelditzen dira motz
Gehiegitan apainduak amorruz eta biraoz
Ez dute minik eman nahi mina askatzera datoz
Min ematen badizute zure problema da ados?

Batzutan nabil jo ta ke
beste batzutan J&B
Nahasi zaizkit goi ta behe
hemen hitzik ez doa jo gabe
Puzzlea osatuz eraikiz landuz
baina egunero pieza bat galduz

Bihotz bat ez da neurtzen eman dituen taupadetan
Esperantzaren lautadetan
gu ere banatu ginen lau taldetan
igaro arren gaua bertan
sentitu arren lauak betan
berriz kolpatzen banau zertan sinetsi bere arauetan

Jada ez ditut kontatzen gauak
Ez gaubelak ta ez barauak
Ahantzi ditut arauak
joan dira hogeita lauak
Bakarrizketan…