Zilo gehiegi dut hegotan
Ez dut sinesten egotan
Lelotan oinarritutako lerrotan
Ikusiak ditut lehen hortan
zentroan dabiltza lehengotan
Harresiak eraikitzen Legotan
Nola ez hasi harrika karrika ez da egiten bulegotan
Aldiro astiro datozkit askotan
Ghettotan ez delako giro
Arreba-anai dira ene gogotan ta gugana nator berriro
Ez dut eskas izan eskolarik
Etxetzat ez dut etxolarik
Klipetan ez dugu pistolarik
Baina hoien alde egiten dut tiro
Erran, argi
Gerran ez da jokatzen garbi
Egon, adi
Nehor ez da guretzat ari
Ulertzeko ez al dira gai bi
Herri ttiki hunetan gaindi
Gutariko jotzen ez dituztenekin
Identifikatzen naiz ni
Zuen kanapeetaraino iritsi da zalaparta
Barka baina zer egin duzue ez dadin zarta ?
Bakoitzak du marka
Bakoitzak jokatzen du bere karta
Nere inguruan ikusi dut ezjakintasuna zein den ausarta
Tinko
ariko naiz zintzo
Kito
Jada ezin naiz ixo
Zenbat mito aitu dituzten ez dakit baina beti berdinari so
Usutan galdera dut berberak al diren mintzo
Batzutan hobe da joan ertzera entzun eta ixo
Ze kolore gutti dituen zuen paletak
Lehen hesiak ziren orain paretak
Berdintasunean sinestea zaila
Ikusirik gure inguran dugun arrazismo maila
Ahantzi preferentziak
erreberentziak
Erre ditzagun erre herentziak
Ez dira berdinak erreferentziak
Periferien mugimendu horretan zentrotik aldendu
ginen eta hor segitzen du
erresistentziak
Harrera herri zinena dena da itxura eta zinema
Beti batzueri deus besteeri dena
hori al da oino gure dilema
Azpikulturatzat eta inkultotzat ditu sistemak
Nik ezin ditut ulertu horiek ulertzeko gai ez direnak
Berean dirau ez ez Baiona ez da 64
Egun eta gau kulturen bidegurutze da hau
Baztertuek
ez-ulertuek
sistemak lehertuek
ez dutenek ahalik
Zergatik ez dute aterik zabalik ?
Anartean gurutza ditzagun errimak
Ostatuteilatupe berean hartzen du ezinak
Ohartu, onartu ez garela hain desberdinak
beraien paretak eta etiketak ez dira guretzat eginak