Ni eta bera, bera eta ni, ni eta nere kerak, kerak eta ni ni eta nere erak, aukerak…
Beste egun bat topera, noiz joko du hobera gauez ohera sartu ta lokartzea hobe da.
Ikusiz egoera ez dakit zuk mirailan bi ikusten ditut bestea nor ote da?
Ez dudala hartzen arriskurik ? Bai zera ! Aitzera heldu naiz ene kontrako txisturik…
Ilunpetan idazten dut hontan sinisturik, gainera, argia pizturik lo egiten dut, zeba?
Listurik ez dut gastatzen. Gainbehera egitean gau bat osatzen dute goiz bik
jakin nahi nuke noiztik begiratzen nauten goitik behera…
Hemendik goiti, nik hautatzen dut soilik manera.
Erantzun bat izate aldera asmatzen dut galdera,
haizea alde da, ai ze aldera joan behar dut ene burua zaintzera ?
Norberak bere urratsa, ez gira jin lokatza apaintzera !
Ze ibilera bileraz-bilera, euroa, libera… libera gaitzeke,
Luzaten doa pole emploiko ilera, sentitzen naiz minbera :
gaur bera ez da ni baina agian bihar naiz ni bera.
Ez al da akabera ? kamera artean karrera ikusten dut nork gehiago bete kartera…
Ados, kalera zatoz ondoko kafera, biak partekatzen ditut : mahaina ta baxera
ta prest dut lehen platera :
Zenbat aurreikuspen ez dut hozten uzten aurreikusten dut plazera.
Arkatza ta papera ia nere parte da, dena batera atera nahi nuke, zatoz lerro artera !
Sartu nahi nuke barnera, berriz hamaika barrera.
Behin igarota sarrera zein da zai dudan harrera ?
Borondatea ta jarrera hartu, sakelean sartu, oldartu ta aurrera.
Euskalduntasunaz entzun dut dut aski ta sobera,
ez dakit konprenitzen den ene kolera…
Ahaidetasuna ez dut laburbiltzen odolera,
familia bat dut ta denek ez dugu odol bera.
Begiak legera erdera lege da… Ahazten diren hiru lurralde ez daude alegera…
Galerak eraman nau burua galtzera, batzuen antzera ez nator fikzioa saltzera.
Joan zaizkit zenbait oren,
gorenetan goren sentitzen nintzen eta horren ondoren amildu naiz behera.
Hola naiz ni , usu gaitz bi heldu zaizkit eta gaizki jaikitzeko txikitatik nahikoa dut bat bera.
Hasten den oro doa bukatzera…
Anitz heldu zaizkit ene lana ukatzera.
Ados, kritika egin duzu polita, ezarri bita, tita, ea bitan nork egiten dun atzera !
Ni eta bera, bera eta ni, ni eta nere kerak, kerak eta ni ni eta nere erak, aukerak…