2zio rap taldearekin hiru disko argitara eman ondoren, 2022an «Terapia» kaleratuta ekin zion bakarkako ibilbideari Ødeik (Urruña, 1988). Hiru urte beranduago, Hendaian duen estudioa egonkorturik, «Goizegi hiltzeko» lana besapean duela, Biarritzeko Atabal aretoan itzuli berri da oholtzetara.
«Honetaz bizi nahi dut, baina ez dut nire bizia enpresa munduaren parametroetan ikusten»
Ostiralean, martxoak 21, aurkeztuko du ØDEIk, Biarritzeko Atabal gela bete jende, Goizegi hiltzeko (2025). Odei Barrosoren bigarren diskoa da, hamabost rap kantuz osatua, Ipar Euskal Herritik, euskaraz eta autoekoizpenean sortua. Bezperetan, periferiatik ezarri zaio begira parean duen panoramari.
«Batzuetan zaila egin zait nire izaera eta rap kantariaren irudia ezkontzen»
Bertso munduan ezaguna da Odei Barroso Gomila (Urruña, 1988), baina lehenago hasi zen rapean. 2zio taldearekin, 2012an plazaratu zuten lehen diskoa, eta, hiru disko geroago, bakarkako bidean abiatu zen Odei Alkimia produkzioekin, sorkuntza prozesu guztia bere gain harturik, bideoak barne. 2022an, Terapia diskoa egin zuen. Goizegi hiltzeko deituko da martxoaren 21ean aterako duen diskoa. Miarritzeko Atabalen aurkeztuko ditu hamabost kantu berriak. Kontzertua dohainik izanen da, baina lekuak aitzinetik erreserbatu behar dira.
«Batzuetan zaila egin zait nire izaera eta rap kantariaren irudia ezkontzen»
ØDEI zuzenean II
ØDEI zuzenean Ahotsenea 2022.
ØDEI zuzenean I
ØDEI zuzenean EHZ festibalean.
Kazeta
Bi urteko lan «zoragarri eta neketsuaren» ondotik, hamabost kantuko ‘Terapia’ diskoak argia ikusi du apirilaren 22an. Hiru abesti zuzenean aurkeztuz, Odeik zaleen aitzinean kontzertuaren lagin bat eskaini du Urruñako Itsasmendi zineman.
Harri salda
Aste huntako Harri Saldan : Odei Barroso raplaria apirilaren 22an plazaratzen duen bere lehen bakarkako lana aurkeztera jin zaigu; Buru Beltz Fest metal musika festibalaren antolatzaileak diren Iban Falxa eta Mikel Gastambide ere hor genituen (Flash info bereziak lagun). Marko sekulan baino inspiratuagoa hurbildu zaigu Harri Saldara ere.
EHZ freestyle
EHZko rap emankizuna.
«Terapia eta pasioaren arteko uztarketa da egiten dudana»
Bere burua raparen adiktotzat definitzen duen Odei Barroso lehen bakarkako lana lantzen ari da. Lan horren baitan atzemanen den «Terapia» kantuaren bideoklipa argitaratu du. Izan duen arrakasta ikusita, disko luzeago bat egitea pentsatu du eta horretan dabil buru-belarri.
Continue reading “«Terapia eta pasioaren arteko uztarketa da egiten dudana»”
“Mesede baino kalte handiagoa egin dit besteen onarpenaren arabera bizitzeak”
Bertsolaria eta raplaria da. Urruñarra da eta Baionan bizi da. 2zio rap taldeko partaide izana, ODEI bakarkako proiektuan dabil orain, buru-belarri.
Continue reading ““Mesede baino kalte handiagoa egin dit besteen onarpenaren arabera bizitzeak””