Terapia
2zio taldearekin 3 disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bere bakarkako ibilbideari ekin dio raperoak. Lan berri honek ez du batere aitzinetik plazaratutako lanen kutsurik, trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berriarekin dator. Rapero soil izatetik bere buruarentzako musika ekoizle izatera pasa da ØDEI eta berak eta Jo Olascuagak osatzen duten Alkimia Prod-enak dira diskoan dauden musika ekoizpen guztiak.
Bere lanetan ohikoa den sakontasuna mantendu badu ere, abesti zuzen eta mezu perkutante anitz dakarzkigu. Gai desberdin anitz jorratu ditu lan honetan : tematika unibertsalak, barne zalantzak, gai intimoak, kritika soziala, herriarekiko kezkak…
Kolore, mezu, ideia eta erritmika desberdinen arteko batuketa bat da lan hau. Abesti bakoitza bakarra bada ere osotasun beraren parte direla sentitzen da eta soinuaren kalitatea eta sorkuntza bera mimoz zaindu izanak proposamen berri bat izatera darama lan hau.
